Iradokizunak

 


Oharrak:

  • Asis Sarearen ezaugarri nagusiena da irekia izan nahi duela eta bere asmoa biderkatzea. Irekitasun hau sarean parte hartzen dugun bakoitzari egitea dagokigu. Guztiok biderka dezakegu Asis Sarea, hilero-hilero Gutun hau jasotzera edo hileroko azken ostegunetan 19.30ean, ohiko lekuetan, ospatzen dugun otoitzaldian parte hartzera nor gonbida dezakegun pentsatuz.
  • Asis Sareari buruzko informazioa hartu nahi izanez gero, edo gutun hau hilero hartzeko izen emateko, deitu 646-214896 telefono zenbakira edo bidali mezua asissarea@arantzazu.org helbide elektronikora.

 

2023ko iraila  179. zenbakia

3. printzipioa. Eguneroko bizimodua: kanporantz, elkartasuna

Beti egon da presente familien, taldeen eta komunitateen bizitzan ahulenen zaintza. Antropologo batzuek diote elkarren zaintzak egiten gaituela gizaki gehien bat.

Gogoetarako gaia

Zaintza

Elkartasuna era askotan eratzen da bizi ditugun garai eta testuinguruen arabera. Gure garai hauetan, garrantzi handiagoa ematen zaio zaintzak dakarren guztiari: haurren, gure nagusien, gaixoen eta abarren zaintzari. Fratelli Tutti entziklikan, 115 zenbakian, Frantzisko aita santuaren hitzak lagun hartzen ditugu. Bizitza osoa hartzen duen elkartasunaren dimentsio hori hobeto ulertzen laguntzen baitigu.

«Dena desegiten eta funtsa galtzen ari dela dirudien garai honetan, komeni zaigu sendo eustea; alegia, denona den jomuga horretara iristeko bidean besteen hauskortasunaren erantzule garela jakiteak sendotasuna ematen digu, eta ezinbestekoa da horri tinko eustea. Solidaritatea, zehazki, zerbitzuan adierazten da, besteen ardura era askotara izatean, alegia. Zerbitzatzea, hein handi batean, hauskortasuna edo ahultasuna babestea da: gure familietako, gizarteko nahiz herrietako ahulak zaintzea. Horretan diharduenak, ahulenen begirada zehatzarekin topo egitean, alde batera uzten ditu bere gogo nahiz grinak eta botere oro eskuratzeko asmoak. Zerbitzu-jarrera duenak beti begiratzen dio senidearen aurpegiari, haren haragia ukitzen du, haren hurbiltasuna sentitzen, eta zenbaitetan baita sufritzen ere: eta senideari aurrera egiten laguntzen dio. Horregatik, zerbitzatzea ez da inoiz ideologikoa, ez baitzaie ideiei ematen zerbitzu, pertsonei baizik».

Zainduak izan garelako gara. Denok izan gara zainduak beste pertsonei esker, besteen beharrean aurkitu garenean. Denok izango gara zainduak gure hauskortasunek gure bizitza markatzen dutenean. Denok gaude deituta, era batera edo bestera, beste pertsona batzuen hauskortasunaz arduratzera, pertsona horiek gertukoak edo urrunak izan, guretarrak izan ala ez. Zaintza elkartasunaren itzulpen zehatza da, hurbil eta eraginkorra. Jainkoak Kaini egiten dion galdera da: "Non dago zure anaia?" Bizitzak eta fedeak besteen ahulezien kargu egitera garamatzate. Zaintzaren ardura dugu.

Bibliako pasartea: Is 58, 6-9.11

Ez ote beste hau gogoko dudan baraua: injustizi kateak hautsi eta uztarri-hedeak etetea, zapalduak libratu eta uztarri oro apurtzea, Zuk dei egin eta hark erantzun egingo dizu, zuk laguntza eskatu eta hark esango: «Hemen nauzu!» Uztarri oro baztertzen eta salaketak eta gaizki-esateak uxatzen badituzu, gose denari zeure ogia ematen eta behartsuaren premiari erantzuten badiozu, orduan, ilunpetan distira egingo du zure argiak, zure gau beltza eguerdi bihurtuko da. Jaunak gidatuko zaitu beti, basamorturik gorrienean ere asebeteko eta zure gorputza indarberrituko. Ongi bustiriko baratze izango zara, agortzen ez den iturburu.

Frantziskotar espiritualtasuna

Hil baino sei hilabete lehenago, begietako gaitzaren tratamendurako Sienan zelarik, bere gorputz osoan larriki gaixotzen hasi zen: urdaila gaixotasun luze batengatik hondatua zuen eta gibelak ere huts egiten zion. Odol asko botatzen zuen eta bazirudien heriotzatik gertu zegoela. Hori jakitean, Elias anaia presaka etorri zen urrutitik Frantziskoren ondora. Haren etorrerarekin

hobera egin zuen aita santuak eta, lurralde hura utzirik, Cortona ondoko Cellera etorri zen Eliasekin. Baina hara iritsi eta alditxo batera, osasun-arazoak areagotu egin zitzaizkion: sabela hazi zitzaion, zangoak eta oinak handitu, eta urdailak, gero eta hondatuago, ez zion ia jatekorik onartzen. Egoera horretan, Asisa eramanaraz zezala eskatu zion anai Eliasi. Seme onak onartu zuen aita onberak agindua eta, prestaketa guztiak egin ostean, gogoko zuen tokira eraman zuen. Asko poztu zen Asis hiria aita dohatsuaren etorreraz eta herriak aho batez goretsi zuen Jainkoa. Jende guztiak Jainkoaren santua laster hilko zela uste zuen, eta hori beren hirian gertatzeak berebiziko poza ematen zien. (1Zel 105)

Otoitza

Akatsak sortzen direnean dar-dar egiten duen mundu bateko biztanleak gara.
Arretarik jartze ez duen, eta hain azkar doan...
garai bateko herritarrak gara.
Esku bat botatzeko prest nago, gertu bazaude.
Nire laguntza duzu, zure ahotsa lasaitu.
Zaindu zaitez zu... eta zaindu nazazu.
Zure arnasa behar dudalako, zure presentzia une oro.
Zaindu zaitez zu... eta zaindu nazazu.
Bizitza hau ez da saiakera bat...
... jarri zure arima mugimenduan.
Beldurrak gainditu ditugu.
Estropezu bat hasiera berri bat da.
Ez naiz beti hain indartsua izango.
Baina zure konpainian aurrera noa...
Eutsi nire gogoari beheraka badoa.
Gogoratu Berak piztu zuela gure bizitza.
Zaindu zaitez zu... eta zaindu nazazu.
Zure arnasa behar dudalako, zure presentzia une oro.
Zaindu zaitez zu... eta zaindu nazazu.
Bizitza hau ez da saiakera bat...
... jarri zure arima mugimenduan.

Gutuneko azken hitzak

Beste batez arduratzen den pertsonak bizitzaren baliorik esanguratsuena adierazten du. 
Jim Rohn (enpresari estatubatuarra)

2023ko iraileko eguneroko Ebanjelioa

Egunero Ebanjelioa irakurri nahi duten lagunek, egun bakoitzari dagozkion irakurgaien arabera, hemen dauzkate erreferentzia guztiak:

1 Mt 25, 1-13 / 2 Mt 25, 14-30 / 3 Mt 16, 21-27 / 4 Lk 4, 16-30 / 5 Lk 4,31-37 / 6 Lk 4, 38-44 / 7 Lk 5, 1-11 / 8 Mt 1,1-16.18-23 / 9 Lk 6, 1-5 / 10 Mt 18,15-20 / 11 Lk 6,6-11 / 12 Lk 6, 12-19 / 13 Lk 6, 20-26 / 14 Jn 3, 13-17 / 15 Lk 2, 33-35 / 16 Lk 6,43-49 / 17 Mt 18, 21-35 / 18 Lk 7, 1-10 / 19 Lk 7, 11-17 / 20 Lk 7, 31-35 / 21 Mt 9,9-13 / 22 Lk 8, 1-3 / 23 Lk 8, 4-15 / 24 Mt 20, 1-16 / 25 Lk 8, 16-18 / 26 Lk 8, 19-21 / 27 Lk 9, 1-6 / 28 Lk 9, 7-9 / 29 Jn 1, 47-51 / 30 Lk 9, 43b-45

1-Lk 5,1-11 / 2-Lk 5,33-39 / 3-Lk 6,1-5 / 4-Lk 14,25-33 / 5-Lk 6,6-11 / 6-Lk 6,12-19 / 7- Lk 6,20-26 / 8- Mt 1,18-23 / 9- Lk 6,39-42 / 10- Lk 6,43-49 / 11- Lk 15,1-32 / 12- Lk 7,1-10 / 13- Lk 7,11-17 / 14- Jn 3,13-17 / 15- Lk 7,36-50 / 16- Lk 8,1-3 / 17- Lk 8,4-15 / 18- Lk 16,1-13 / 19- Lk 8,16-18 / 20- Lk 8,19-21 / 21- Mt 9,9-13 / 22- Lk 9,7-9 / 23- Lk 9,18-22 / 24- Lk 9,43b-45 / 25- Lk 16,19-31 / 26- Lk 9,46-50 / 27- Lk 9,51-56 / 28- Lk 9,57-62 / 29- Jn 1,47-51 / 30- Lk 10,13-16

1-Lk 5,1-11 / 2-Lk 5,33-39 / 3-Lk 6,1-5 / 4-Lk 14,25-33 / 5-Lk 6,6-11 / 6-Lk 6,12-19 / 7- Lk 6,20-26 / 8- Mt 1,18-23 / 9- Lk 6,39-42 / 10- Lk 6,43-49 / 11- Lk 15,1-32 / 12- Lk 7,1-10 / 13- Lk 7,11-17 / 14- Jn 3,13-17 / 15- Lk 7,36-50 / 16- Lk 8,1-3 / 17- Lk 8,4-15 / 18- Lk 16,1-13 / 19- Lk 8,16-18 / 20- Lk 8,19-21 / 21- Mt 9,9-13 / 22- Lk 9,7-9 / 23- Lk 9,18-22 / 24- Lk 9,43b-45 / 25- Lk 16,19-31 / 26- Lk 9,46-50 / 27- Lk 9,51-56 / 28- Lk 9,57-62 / 29- Jn 1,47-51 / 30- Lk 10,13-16

Iraileko otoitza hilaren 28an izango da.