Iradokizunak

 


Oharrak:

  • Asis Sarearen ezaugarri nagusiena da irekia izan nahi duela eta bere asmoa biderkatzea. Irekitasun hau sarean parte hartzen dugun bakoitzari egitea dagokigu. Guztiok biderka dezakegu Asis Sarea, hilero-hilero Gutun hau jasotzera edo hileroko azken ostegunetan 19.30ean, ohiko lekuetan, ospatzen dugun otoitzaldian parte hartzera nor gonbida dezakegun pentsatuz.
  • Asis Sareari buruzko informazioa hartu nahi izanez gero, edo gutun hau hilero hartzeko izen emateko, deitu 646-214896 telefono zenbakira edo bidali mezua asissarea@arantzazu.org helbide elektronikora.

 

2024ko ekaina  188. zenbakia

4. printzipioa. Eguneroko bizimodua: kanporantz, elkartasuna

Pertsonen arteko harremanek beren istorioak, bilakaerak, gorabeherak dituzte. Jakinduria behar da harreman bakoitzaren eta harreman horietan inplikatutako pertsonen unea eta kalitatea bereizten joateko.

Gogoetarako gaia

Harremanetan bereiztea

Elkarte bakoitzak, familia bakoitzak, senideen arteko harreman bakoitzak bide bat du hasieratik bizitzak eta pertsonek eman dezaketen eta eman nahi duten horretaraino. Bide horretan, elkarteko kide bakoitzak bere historia pertsonalean daraman guztia agertuz joango da, bere idealak eta nahiak, bere izateko modua eta abar. Era berean, elkarren artean harremanetan jartzeko moduak ere aldatzen joango dira.

Senideen arteko harremanen ibilbide horretan, anai-arreba bakoitzak jartzen dituen osagaiei erreparatu beharko zaie. Aberasgarriak izango dira: eskuzabaltasuna, konfiantza, doakotasuna, maitasuna... Harremana eragozten edo oztopatzen duten osagaiak ere egongo dira, hala nola kexa besterik ez denean, guztiaz jabetu nahia, esker txarra... Horregatik, harremanak eta horien osagaiak nola doazen bereizi behar da.

Halaber, taldearen barruan, inplikatutako pertsonek harremanen sarean betetzen duten lekua bereiziko da: egiten duten zerbitzua, autoritatearen zeregina, betetzen dituzten rolak... Ez da beti berdina izango denboran zehar. Horregatik, hori guztiaz konturatzea eta hitz egitea lagungarriak dira elkarte bizitzarako.

Harremanen bereizketa horretan, inplikatutako pertsonen momentuaren bereizketa ere badago. Horrela, heldutasun pertsonal handiagorako bilakaera ere hauteman daiteke. Hala, ikusiko da ea ikasten goazen, adibidez, autoirudia zaintze hutsetik barne-askatasun handiagora igarotzen, autokontroletik besteen alde bizitzera, harrokeriatik eskuzabaltasunera norberaren iruditik harago, beldurretik besteenganako konfiantzara...

Haratago joanez, elkartean, bikotean, familian ere tokatuko zaigu, Jainkoa gugandik nahi duena bereizten joatea. Jainkoa ere horretan inplikatuta dagoelako eta munduan bere presentziaren bitarteko garelako.

Ebanjelio pasartea: Jn 6,64-71

Baina badira zuen artean sinesten ez duten batzuk». Izan ere, Jesusek hasieratik zekien nork ez zuen sinesten eta nork salduko zuen. Eta esan zuen, gainera: «Horregatik esan dizuet ezin dela inor ere niregana hurbildu, Aitak ez badio horretarako gaitasuna ematen». Geroztik, haren ikasleetariko askok atzera jo zuen, eta aurrerantzean ez ziren harekin ibili. Orduan, esan zien Jesusek Hamabiei: –Zuek ere alde egin nahi al duzue? Erantzun zion Simon Pedrok: –Jauna, norengana joango gara? Betiko bizia dute zure irakatsiek. Eta guk sinetsi dugu eta badakigu zu zarela Jainkoaren Santua. Jesusek ihardetsi zien: –Ez al zaituztet neuk aukeratu Hamabiok? Halere, zuetariko bat deabru da. Simon Iskarioteren seme Judasez ari zen; hau baitzen, Hamabietako bat izan arren, Jesus salduko zuena.

Frantziskotar espiritualtasuna

Mendekoste aldian anaia guztiak Portziunkulako Santa Maria eliza ondoan biltzen ziren kapitulurako, eta Erregela nola zintzoago bete ari izaten ziren. Anaiak probintzia ezberdinetara bidaltzen zituzten herriari predikatzera eta anaiak beren probintzian bana zitzaten.

Frantzisko santuak, berriz, aholkuak, zentzarazpenak eta aginduak ematen zizkien anaiei, Jaunari aholku eskatu ondoren hobekien iruditzen zitzaion eran. Hitzez esaten zien guztia, egitez erakusten zien aurrena maitasun eta ardura handiz. Eta Salbatzailearen onginahiaz eta jakinduriaz guztiz betea zegoenez, debozioz aholkatzen zituen, zentzuz errieta egiten eta gozotasunez agintzen.

Kapitulura etorritako anaiaren batzuek munduak nahiz haragiak eragindako tentaldiren bat edo beste atsekaberen bat bazuten, Frantzisko dohatsuari hain kartsu eta gozo hitz egiten entzunda eta haren presentzia ikusita, beren tentaldietatik libre sentitzen ziren. Izan ere, Frantziskok, haietaz errukiturik, ez zien epaileak bezala hitz egiten, aitak seme-alabei eta sendagileak gaixoari bezala baizik. Frantziskorengan Paulo apostoluaren hitza betetzen zen: Nor gaixotzen da, ni gaixotu gabe? Nor erortzen, ni erremindu gabe? (PerAn 37-39)

Otoitza

Jauna, erakutsi hitz bakoitzaren, senide bakoitzaren atzean norbait ezkutatzen dela ikusten, nire sakontasun bera edo handiagoa duena,
bere sufrimendu eta pozekin,
batzuetan, den bezala agertzeko lotsa duen norbait:
besteen aurrean agertzea gustatzen ez zaiona, lotsati delako edo... agian behin erakutsi zuena ezer ere ez bezalakoa izan zelako.

Jauna, lagundu deskubritzen aurpegi bakoitzaren atzean begirada bakoitzaren hondoan,
anai-arreba bat, Zure antzekoa, eta, aldi berean,
beste guztietatik zeharo ezberdina.
Lagundu, Jauna, denak ikusten dituzun bezala ikusten,
ez baloratzen beren adimenagatik bakarrik,
bere ondasunak edo talentugatik, duten maitasun-gaitasunagatik baizik,
eta duten gorputz-anima guztia eman nahiagatik.

"Bestearengan" zu ikus zaitzadan, Jauna!
Jauna, aurpegi bakoitzaren atzean ikus zaitzadan.

Gutuneko azken hitzak

Gogora dezagun zailtasunek ez dutela gure familia definitzen, baizik eta nola egiten diegun aurre eta nola gainditzen ditugun elkarrekin. Maitasunez eta batasunaz, ez dago hesi gaindiezinik. (Beatriz Martínez, irakaslea eta kazetaria)

2024ko maiatzeko eguneroko Ebanjelioa

Egunero Ebanjelioa irakurri nahi duten lagunek, egun bakoitzari dagozkion irakurgaien arabera, hemen dauzkate erreferentzia guztiak:

1. Mk 11,27-33 / 2. Mk 14,12-16.22-26 / 3. Mk 12,1-12 / 4. Mk 12,13-17 / 5. Mk 12,18-276 / 6. Mk 12,28b-34 / 7. Jn 19,31-37 / 8. Lk 2,41-51 / 9. Mk 3,20-35 / 10. Mt 5,1-12 / 11. Mt 5,13-16 / 12. Mt 5,17-1 / 13 Mt 5,20-26 / 14. Mt 5,27-32 / 15. Mt 5,33-37 / 16. Mk 4,26-34 / 17. Mt 5,38-42 / 18. Mt 5,43-48 / 19. Mt 6,1-6.16-18 / 20. Mt 6,7-15 / 21. Mt 6,19-23 / 22. Mt 6,24-34 / 23. Mk 4,35-40 / 24. Lk 1,57-66.80 / 25. Mt 7,6.12-14 / 26. Mt 7,15-20 / 27. Mt 7,21-29 / 28. Mt 8,1-4 / 29. Mt 16,13-19 / 30. Mk 5,21-43

1-Lk 5,1-11 / 2-Lk 5,33-39 / 3-Lk 6,1-5 / 4-Lk 14,25-33 / 5-Lk 6,6-11 / 6-Lk 6,12-19 / 7- Lk 6,20-26 / 8- Mt 1,18-23 / 9- Lk 6,39-42 / 10- Lk 6,43-49 / 11- Lk 15,1-32 / 12- Lk 7,1-10 / 13- Lk 7,11-17 / 14- Jn 3,13-17 / 15- Lk 7,36-50 / 16- Lk 8,1-3 / 17- Lk 8,4-15 / 18- Lk 16,1-13 / 19- Lk 8,16-18 / 20- Lk 8,19-21 / 21- Mt 9,9-13 / 22- Lk 9,7-9 / 23- Lk 9,18-22 / 24- Lk 9,43b-45 / 25- Lk 16,19-31 / 26- Lk 9,46-50 / 27- Lk 9,51-56 / 28- Lk 9,57-62 / 29- Jn 1,47-51 / 30- Lk 10,13-16

1-Lk 5,1-11 / 2-Lk 5,33-39 / 3-Lk 6,1-5 / 4-Lk 14,25-33 / 5-Lk 6,6-11 / 6-Lk 6,12-19 / 7- Lk 6,20-26 / 8- Mt 1,18-23 / 9- Lk 6,39-42 / 10- Lk 6,43-49 / 11- Lk 15,1-32 / 12- Lk 7,1-10 / 13- Lk 7,11-17 / 14- Jn 3,13-17 / 15- Lk 7,36-50 / 16- Lk 8,1-3 / 17- Lk 8,4-15 / 18- Lk 16,1-13 / 19- Lk 8,16-18 / 20- Lk 8,19-21 / 21- Mt 9,9-13 / 22- Lk 9,7-9 / 23- Lk 9,18-22 / 24- Lk 9,43b-45 / 25- Lk 16,19-31 / 26- Lk 9,46-50 / 27- Lk 9,51-56 / 28- Lk 9,57-62 / 29- Jn 1,47-51 / 30- Lk 10,13-16

Ekaineko otoitza hilaren 27an izango da