Iradokizunak

 


Oharrak:

  • Asis Sarearen ezaugarri nagusiena da irekia izan nahi duela eta bere asmoa biderkatzea. Irekitasun hau sarean parte hartzen dugun bakoitzari egitea dagokigu. Guztiok biderka dezakegu Asis Sarea, hilero-hilero Gutun hau jasotzera edo hileroko azken ostegunetan 19.30ean, ohiko lekuetan, ospatzen dugun otoitzaldian parte hartzera nor gonbida dezakegun pentsatuz.
  • Asis Sareari buruzko informazioa hartu nahi izanez gero, edo gutun hau hilero hartzeko izen emateko, deitu 646-214896 telefono zenbakira edo bidali mezua asissarea@arantzazu.org helbide elektronikora.

 

2024ko otsaila  184. zenbakia

4. printzipioa. Bidea elkarrekin egin, anaitasunez bizi

Gure kulturan zabalduta dago ideia hau: bakoitzak bere buruari begiratzen badio oreka egokia lortzen da bizikidetzan. Hala ere, eskuzabaltasuna osagai bat da, eta hori gabe ez dago giza bizitza osasuntsurik. Elkartasunak eskuzabaltasuna behar du.

Gogoetarako gaia

Eskuzabaltasuna

Sineste bat da gizarte heldua gizabanako autonomoen artean lortutako indar-oreka dela. Baina giza esperientziak ere beste hau erakusten du: gizakiago egiten gaituela, eta osoagoak, gure harremanak eskuzabaltasunak markatzen baditu, eta ez berekoikeriak.

Neure zilborrari begira banabil, baliteke garai batzuetan bizitza ondo doakidala pentsatzea. Baina iritsiko da bakardadean aurkituko naizen unea. Agian jendez inguratuta, baina bakarrik; beste pertsonekin ezin izan ditudalako sortu interesik gabeko giza harremanetan oinarritutako loturak. Neure airera bakarrik banabil, ez dut neure buruarekin beste inorekin topo egingo; ez dut jakingo zer den adiskidetasuna, elkartasuna, anai izatea. Agian lagun deituko diet baten batzuei, baina trukean zerbait lortzekotan bakarrik, eta hori ez da adiskidetasuna, ez du giza topaketaren beharra betetzen.

Eskuzabaltasuna ezinbesteko osagaia da senideen arteko elkarbizitzan. Trukean ezer bilatu gabe gu geu emateko gaitasun hori da; beste pertsonaren onerako ematea; besteen onerako topaketa desinteresatua da. Emate horrek —gezurra badirudi ere— handiagoak egiten gaitu, zabaldu eta hazi egiten gaitu. Elkartasuna eskuzabalagoak izateko aukera paregabea da; eta, hain zuzen ere, zenbat eta gehiago eman, orduan eta gehiago jasoko dugu trukean, baina ez lehen helburu bezala, bueltakoan baizik.

Nire entregaren arreta ez dago nigan jarrita, beste pertsonarengan baizik. Nolabait, eskuzabaltasunak norbere burua deszentratzera garamatza, unibertsoaren erdigune izateari utzi eta bestea nire interesaren erdian jartzea. Jainkoak gutako bakoitza bere interesaren erdian jarri du: "Ez naiz zerbitzatua izatera etorri, zerbitzatzera baizik". Bera da gure elkarte-entregarako eredua.

Biblia pasartea: 2Kor 8,1-5.7.9

Senideok, Jainkoak Mazedoniako eliz elkarteei izan dien onginahia jakinarazi nahi dizuet. Atsekabealdi gogorra jasan behar izan duten arren, haien poza neurrigabekoa izan da eta, gabezia gorrian izan arren, oso eskuzabal agertu dira. Ahal zutena eta gehiago ere eman dutela testigu naiz. Beren gogoz, arren eta arren eskatzen zidaten fededunen aldeko zerbitzu honetan parte hartzen uzteko. Eta nik uste baino gehiago ere egin dute: lehendabizi Jaunari eman zizkioten beren buruak, eta gero niri, Jainkoak nahi bezala. Gauza guztietan aberats zarete: sinesmenean, hitz egiteko gaitasunean, jakintzan, denetarako arduran eta nireganako maitasunean; izan zaitezte aberats eskuzabaltasunean ere. Ezaguna duzue Jesu Kristo gure Jaunaren eskuzabaltasuna: aberats izanik, behartsu egin zen zuengatik, bere behartsu izateaz zuek aberats egiteko.

Frantziskotar espiritualtasuna

Celano herrian, negu batez, Frantzisko santuak Tivoliko anaien lagun batek maileguz utzia zion oihal bat zeraman sorbaldan, mantu baten erara tolestuta. Santua Marsiko gotzainaren jauregian zegoela, emakume zahartxo bat etorri zitzaion limosna eske. Berehala oihala lepotik askatu eta pobre zahartxo hari eman zion, nahiz eta ez zuen berea. Eta esan zion: «Zoaz eta egizu soinekoa, baduzu premia eta». Emakumeak, irribarrez eta txundituta —ez dakit beldurrez ala pozez—, eskutatik hartu zion oihala eta, lasterka joanez —itxaroteak mantua berriro eskatuko zioten arriskua baitzekarren—, artaziak hartu eta ebaki egin zuen.

Baina ohartu zen oihal-zatiek ez zutela soinekoa egiteko lain ematen eta, santuarengan aurkitu zuen onberatasunak adoretuta, berarengana jo zuen berriro, oihala ez zela aski esatera. Santuak lagunarengana begiak itzuli, oihal berdina baitzeraman hark sorbaldan, eta esan zion: «Entzuten al duzu, anaia, pobretxo honek dioena? Jasan dezagun hotza Jainkoaren maitasunagatik, eta emaiozu pobretxo honi oihala, soinekoa bukatzeko lain izan dezan». (2 Zel 86)

Otoitza

Maitasun eta graziaren Jainkoa.
Urrea eman dut
baina hainbeste urre besterik ez dago.
Odola eman dut
baina hainbeste odol besterik ez dut emateko.
Nire denbora eman dut
baina egunek hainbeste ordu besterik ez dute.
Indarra eman dut
baina horrek ere baditu bere mugak.
Beraz, nire maitasuna ematen dut.
Maitasuna urrea delako, eta maitasuna odola.
Eta maitasuna denbora da, eta maitasuna indarra.
Baina maitasuna ere askoz gehiago da.
Maitasuna Jainkoa delako.
Eta Jainkoa maitasuna da.
Eta zuk bakarrik, ene Jainko, ez duzu mugarik.
Amen

Gutuneko azken hitzak

Oparotasunaren legea eskuzabaltasuna da. Gehiago nahi baduzu, eman gehiago. (Bob Proctor, kanadar idazlea)

2024ko otsaileko eguneroko Ebanjelioa

Egunero Ebanjelioa irakurri nahi duten lagunek, egun bakoitzari dagozkion irakurgaien arabera, hemen dauzkate erreferentzia guztiak:

1. Mk 6,7-13 / 2. Lk 2,22-32 / 3. Mk 6,30-34 / 4. Mk 1,29-39 / 5. Mk 6,53-56 / 6. Mk 7,1-13 / 7. Mk 7,14-23 / 8. Mk 7, 24-30 / 9. Mk 7,31-37 / 10. Mk 8,1-10 / 11. Mk 1,40-45 / 12. Mk 8, 11-13 / 13. Mk 8,14-21 / 14. Mt 6,1-6.16-18 / 15. Lk 9,22-25 / 16. Mt 9,14-15 / 17. Lk 5, 27-32 / 18. Mk 1,12-15 / 19. Mt 25,31-46 / 20. Mt 6, 7-15 / 21. Lk 11, 29-32 / 22. Mt 16,13-19 / 23. Mt 5, 20-26 / 24. Mt 5, 43-48 / 25. Mk 9, 2-10 / 26. Lk 6,36-38 / 27. Mt 23,1-12 / 28. Mt 20, 17-28 / 29. Lk 16,19-31

1-Lk 5,1-11 / 2-Lk 5,33-39 / 3-Lk 6,1-5 / 4-Lk 14,25-33 / 5-Lk 6,6-11 / 6-Lk 6,12-19 / 7- Lk 6,20-26 / 8- Mt 1,18-23 / 9- Lk 6,39-42 / 10- Lk 6,43-49 / 11- Lk 15,1-32 / 12- Lk 7,1-10 / 13- Lk 7,11-17 / 14- Jn 3,13-17 / 15- Lk 7,36-50 / 16- Lk 8,1-3 / 17- Lk 8,4-15 / 18- Lk 16,1-13 / 19- Lk 8,16-18 / 20- Lk 8,19-21 / 21- Mt 9,9-13 / 22- Lk 9,7-9 / 23- Lk 9,18-22 / 24- Lk 9,43b-45 / 25- Lk 16,19-31 / 26- Lk 9,46-50 / 27- Lk 9,51-56 / 28- Lk 9,57-62 / 29- Jn 1,47-51 / 30- Lk 10,13-16

1-Lk 5,1-11 / 2-Lk 5,33-39 / 3-Lk 6,1-5 / 4-Lk 14,25-33 / 5-Lk 6,6-11 / 6-Lk 6,12-19 / 7- Lk 6,20-26 / 8- Mt 1,18-23 / 9- Lk 6,39-42 / 10- Lk 6,43-49 / 11- Lk 15,1-32 / 12- Lk 7,1-10 / 13- Lk 7,11-17 / 14- Jn 3,13-17 / 15- Lk 7,36-50 / 16- Lk 8,1-3 / 17- Lk 8,4-15 / 18- Lk 16,1-13 / 19- Lk 8,16-18 / 20- Lk 8,19-21 / 21- Mt 9,9-13 / 22- Lk 9,7-9 / 23- Lk 9,18-22 / 24- Lk 9,43b-45 / 25- Lk 16,19-31 / 26- Lk 9,46-50 / 27- Lk 9,51-56 / 28- Lk 9,57-62 / 29- Jn 1,47-51 / 30- Lk 10,13-16

Otsaileko otoitza hilaren 29an izango da.