Iradokizunak

 


Oharrak:

  • Asis Sarearen ezaugarri nagusiena da irekia izan nahi duela eta bere asmoa biderkatzea. Irekitasun hau sarean parte hartzen dugun bakoitzari egitea dagokigu. Guztiok biderka dezakegu Asis Sarea, hilero-hilero Gutun hau jasotzera edo hileroko azken ostegunetan 19.30ean, ohiko lekuetan, ospatzen dugun otoitzaldian parte hartzera nor gonbida dezakegun pentsatuz.
  • Asis Sareari buruzko informazioa hartu nahi izanez gero, edo gutun hau hilero hartzeko izen emateko, deitu 646-214896 telefono zenbakira edo bidali mezua asissarea@arantzazu.org helbide elektronikora.

 

2023ko azaroa  181. zenbakia

1. printzipioa. Egunero bilatzea Jainkoarekin harreman pertsonala

Hainbat dimentsio eta esparru ezberdin bizi ditugu gure bizitzan. Horietako askok loturarik gabe bizi ditugu beraien artean edo oso lotuta ez daudela sentitzen; eta Jainkoaren dimentsioa aparte. Baina Jainkoak horiekin guztiekin zerikusia badu?

Gogoetarako gaia

Jainkoarekin bizi guztia

Askotan gertatzen zaigu otoitzerako denbora hartzen dugula. Gure gozamen eta sufrimenduekin agertzen gara Jainkoaren aurrean, gure bizitzako eta munduko gertaerak bere aurrean jarriz, etab. Baina agian badaude gauzak, gure barnekoak zein kanpokoak, Haren aurrean jarri ezin ditugunak. Arrazoi asko egon daitezke horretarako. Batzuetan Jainkoagandik eta nire erantzukizunagandik bereizten ditugun gauzak; beste kasu batzuetan Jainkoarentzat onartezinak diren gauzak bizi izaten ditugu; badira hain nireak diren eremuak ere, non Jainkoa haietan sartzea saihesten dudan; agian Jainkoagandik urrun egotearen beldur izatera bultzatzen nauen esperientziaren bat ere izan dut... Azken finean, ezin dut dena Jainkoarekin bizi. Hala ere, Jainkoaren lekukoen esperientziak, Bibliaren bidez adibidez, esaten digu ezer ez dela Jainkoagandik kanpokoa; ezer ez.

Kontua ez da Jainkoari buruz pentsatzeko modua aldatzea, Harekin harremanetan jartzeko modua baizik. Ez da Jainkoari dena erakutsi behar diodan norbait pentsatzera pasatzea, baizik eta Harekin dena bizi ahal izateko moduan hartuemanean hastea; baita dena delakoagatik Harekin bizitzeko zailtasunak sortzen dizkidan gauzak ere. Jainkoarekiko harremanaren aldaketa honek, ni naizen guztia alda erazten nau.

Afera ez da borondate hutsaren kontua, baizik eta ni Haren aurrean jarri eta haren esku uztea Berak egin dezan nigan. Nik nirea egin beharko dut. Adibidez, lehenik, Berari eman ezin dizkiodan edo Bere presentziaz argitu nahi ez ditudan errealitateak atzeman. Nire errealitate guzti horiek nire begi-bistan jarri ahal izatea urrats handia da. Agian gero, Bere aurrean egon, besterik gabe; eta poliki-poliki Bareari aurkeztu guztia.

Eta egiaztatuko dut dena bizi dudala Jainkoarekin, erabat.

Bibliako pasartea: Dt 6,4-9.18

ENTZUN, ISRAEL: Jauna da gure Jainkoa, Jauna bat bakarra da! Maita ezazu Jauna zeure Jainkoa bihotz-bihotzez, gogo osoz eta indar guztiz. Izan beti gogoan gaur ematen dizkizudan agindu guztiok; irakatsi behin eta berriro zeure seme-alabei; mintzatu haietaz etxean zaudela nahiz bidean zoazela, oheratzean nahiz jaikitzean; lot itzazu seinale bezala eskumuturrean eta oroigarri bezala bekokian, eta idatzi etxeko ate-alboetan eta hiri-sarreran. Egin Jaunarentzat zuzen eta atsegin dena, zoriontsu izan zaitezten eta Jaunak zuen arbasoei zin eginez hitzemandako lurralde ederrean sartu eta jabetzan har dezazuen.

Frantziskotar espiritualtasuna

Ez gaitzala, bada, ezerk eragotz, ezerk alden, ezerk oztopa. Guk guztiok edonon, nonahi, ordu oro eta noiznahi, egunero eta etengabe, sinets dezagun benetan eta apalki, bihotzean gorde eta maita dezagun, ohora, adora, zerbitza, gorets eta bedeinka, aintza eta goraipa, handiets eta esker dezagun Jainko betiko goi-goiko eta gorena, Hirutasuna eta Batasuna, Aita eta Seme eta Espiritu Santua, gauza guztien egilea eta berarengan sinesten eta itxaroten eta bera maite duten guztien salbatzailea, hasierarik eta amaierarik gabea dena, aldaezin, ikusezin, kontaezin, esanezin, adiezin, ikertezin, bedeinkatu, goresgarri, ospetsu, goraipatu, goren, garai, leun, maitagarri, atsegingarri eta gauza guztien gainetik guztiz desiragarria gizaldietan. Amen. (1Er 23,10-11)

Otoitza

Existentziaren Jauna,
zure eskuak aurkitzen du, ereileak bezala,
bizitzaren haria heltzeko puntu zehatza,
su-garra lokatzetan bat egiteko garaia,
hegan egiten hasteko une egokia.
Zugan dago gure jaiotzen hatsa,
eta gure etorkizunen mapa hauskorra.
Zuk duzu, Jauna, sortzen den begirada bakoitzaren giltza,
proiektu eta itxaropen guztien atzerako kontaketa;
sarreren eta irteeren atea zara,
gure bizitza osatzen duten argi-itzalak
kokatzen diren esparrua.
Zu zara, Jauna, ildoa ireki eta hazia jaurtitzen duena,
izaki bakoitzaren bizi-hazkuntza oratzen duena.
Ezagutzen duzu gauaren eta basamortuaren arrazoia,
zergatik galtzen den gizakia zentzugabeko labirintoetan,
itsutu egiten da egun argiz ibiltzean,
egarriz hiltzen da iragarritako iturriaren ertzean.
Ez zaitu Zu ezagutzen, iturburu eta jatorri;
bere bizitzatik urrun botatzen zaitu.
Emaguzu, Jauna, argi zehatza,
zure esku adiskidearen bulkada indartsua.
Emaguzu, Jauna, Zu ezagutzea.

Gutuneko azken hitzak

Jarri Jainkoa gauza guztietan eta berak gidatuko zaitu. Gogoratu: Berarekin gutxia asko da, asko Bera gabe ez da ezer. Jainkoarekin izatea dena bait da. 

2023ko azaroko eguneroko Ebanjelioa

Egunero Ebanjelioa irakurri nahi duten lagunek, egun bakoitzari dagozkion irakurgaien arabera, hemen dauzkate erreferentzia guztiak:

1 Mt 5, 1-12 / 2 Jn 14,1-6 / 3 Lk 14, 1-6 / 4 Lk 14, 1.7-11 / 5 Mt 23, 1-12 / 6 Lk 14, 12-14 / 7 Lk 14, 15-24 / 8 Lk 14, 25-33 / 9 Jn 2, 13-22 / 10 Lk 16, 1-8 / 11 Lk 16,9-15 / 12 Mt 25, 1-13 / 13 Lk 17, 1-6 / 14 Lk 17, 7-10 / 15 Lk 17, 11-19 / 16 Lk 17, 20-25 / 17 Lk 17,26-37 / 18 Lk 18, 1-8 / 19 Mt 25, 14-30 / 20 Lk 18, 35-43 / 21 Lk 19, 1-10 / 22 Lk 19, 11-28 / 23 Lk 19, 41-44 / 24 Lk 19, 45-48 / 25 Lk 20, 27-40 / 26 Mt 25, 31-46 / 27 Lk 21, 1-4 / 28 Lk 21, 5-11 / 29 Lk 21, 12-19 / 30 Mt 4, 18-22

1-Lk 5,1-11 / 2-Lk 5,33-39 / 3-Lk 6,1-5 / 4-Lk 14,25-33 / 5-Lk 6,6-11 / 6-Lk 6,12-19 / 7- Lk 6,20-26 / 8- Mt 1,18-23 / 9- Lk 6,39-42 / 10- Lk 6,43-49 / 11- Lk 15,1-32 / 12- Lk 7,1-10 / 13- Lk 7,11-17 / 14- Jn 3,13-17 / 15- Lk 7,36-50 / 16- Lk 8,1-3 / 17- Lk 8,4-15 / 18- Lk 16,1-13 / 19- Lk 8,16-18 / 20- Lk 8,19-21 / 21- Mt 9,9-13 / 22- Lk 9,7-9 / 23- Lk 9,18-22 / 24- Lk 9,43b-45 / 25- Lk 16,19-31 / 26- Lk 9,46-50 / 27- Lk 9,51-56 / 28- Lk 9,57-62 / 29- Jn 1,47-51 / 30- Lk 10,13-16

1-Lk 5,1-11 / 2-Lk 5,33-39 / 3-Lk 6,1-5 / 4-Lk 14,25-33 / 5-Lk 6,6-11 / 6-Lk 6,12-19 / 7- Lk 6,20-26 / 8- Mt 1,18-23 / 9- Lk 6,39-42 / 10- Lk 6,43-49 / 11- Lk 15,1-32 / 12- Lk 7,1-10 / 13- Lk 7,11-17 / 14- Jn 3,13-17 / 15- Lk 7,36-50 / 16- Lk 8,1-3 / 17- Lk 8,4-15 / 18- Lk 16,1-13 / 19- Lk 8,16-18 / 20- Lk 8,19-21 / 21- Mt 9,9-13 / 22- Lk 9,7-9 / 23- Lk 9,18-22 / 24- Lk 9,43b-45 / 25- Lk 16,19-31 / 26- Lk 9,46-50 / 27- Lk 9,51-56 / 28- Lk 9,57-62 / 29- Jn 1,47-51 / 30- Lk 10,13-16

Azaroko otoitza hilaren 30aan izango da.