Joan 20,24-29

Joan:Sarrera123456789101112131415161718192021

Jesus eta Tomas
24 Tomas, Hamabietako bat, Bikia zeritzana, ez zegoen haiekin Jesus etorri zenean.
20,24 Tomas, Bikia zeritzana 11,16; 21,2.
25 Elkartu zirenean, beste ikasleek esan zioten:
–Jauna ikusi dugu.
Tomasek erantzun zien:
–Haren eskuetan iltzeen seinalea ikusten ez badut, eta nire atzamarra iltze-zuloetan eta nire eskua haren saihets-zuloan sartzen ez badut, ez dut inola ere sinetsiko.
20,25 eskuak eta saihetsa 20,20+.
26 Zortzi egunen buruan, etxean zeuden berriro ikasleak, eta Tomas ere bertan zen. Ateak itxirik zeuden arren, sartu zen Jesus eta, erdian jarririk, agurtu zituen esanez: «Bakea zuei».
20,26 Ateak itxirik 20,19.
27 Gero, esan zion Tomasi:
–Ekarri atzamarra eta aztertu nire eskuak; ekarri eskua eta sartu nire saihets-zuloan. Eta ez izan sinesgogor, sinestedun baizik.
28 Tomasek erantzun zion:
–Ene Jauna eta ene Jainkoa!
29 Jesusek esan zion:
–Ikusi nauzulako sinetsi al duzu? Zorionekoak ikusi gabe sinesten dutenak.
20,29 ikusi gabe sinetsi 1 P 1,8.