Joan 15,1-8
Joan: | Sarrera123456789101112131415161718192021 |
Jesus egiazko mahatsondoa 151 «Neu naiz egiazko mahatsondoa 15,1 Neu naiz…: Ik. 6,35 oh. , eta nire Aita da nekazaria.2 Fruiturik ematen ez duen aihena ebaki egiten du Aitak, eta fruitua ematen duena garbitu eta kimatu, fruitu gehiago eman dezan. 15,2 Fruiturik gabeko aihena Mt 3,10; 15,13. 3 Zuek garbi zaudete dagoeneko, adierazi dizuedan mezuaren bidez. 15,3 garbi zaudete 13,10. 4 Zaudete niri itsatsiak, ni zuei bezala. Aihenak, mahatsondoari itsatsia ez badago, fruiturik eman ezin duen bezala, ezta zuek ere, niri itsatsiak ez bazaudete. 15,4 zuek niregan, ni zuengan 6,56. // Aihena mahatsondoan Erm 11,17-18; 2 Ko 3,5. 5 «Ni naiz mahatsondoa eta zuek aihenak. Norbait niri itsatsia badago, ni berari bezala, horrek fruitu asko emango du; ni gabe ezin baituzue ezer egin. 6 Niri itsatsirik ez dagoena kanpora botatzen dute, ebaki eta ihartzen den aihena bezalaxe; gero, bildu, sutara bota eta erre egiten dute.
15,6 sutara bota Mt 3,10; 7,19; 13,42. 7 Niri itsatsirik bazaudete eta nire irakatsiek zuengan tinko irauten badute, eskatu nahi duzuena eta izango duzue. 15,7 eskatu eta izango duzue 14,13+. 8 Honetan azaltzen da nire Aitaren aintza: zuek, nire ikasle izanik, fruitu asko ematean. 15,8 fruitu asko Mt 5,16. |