Joan 16,12-15

Joan:Sarrera123456789101112131415161718192021

12 «Badut oraindik hamaika gauza esateko, baina oraingoz ez zarete gauza ondo ulertzeko.
16,12 zuek ezin ulertu 1 Ko 3,1.
13 Baina egiaren Espiritua etortzean, egia beteraino gidatuko zaituzte. Ez da mintzatuko bere kabuz, baizik eta nik jakinaraziko diodana adierazi eta etorkizuna iragarriko dizue.
16,13 egiaren Espiritua 14,17+. // egia beteraino 14,26; 1 J 2,27.
14 Berak nire Jainko-aintza azalduko du, adieraziko dizuena niregandik hartuko baitu.15 Aitak duen oro nirea da. Horregatik esan dizuet Espirituak niregandik hartuko duela adieraziko dizuena.
16,15 Aitak duen oro Jesusena 17,10.