Joan 14,7-14

Joan:Sarrera123456789101112131415161718192021

7 Ni benetan ezagutuko baninduzue, Aita ere ezagutuko zenukete. Are gehiago, ezagutzen duzue dagoeneko, eta ikusi ere ikusi duzue.
14,7 Aita ezagutzea, Jesus ezagutzea 8,19+.
8 Orduan, Felipek esan zion:
–Jauna, erakuts iezaguzu Aita, eta aski dugu.
9 Jesusek erantzun:
–Honenbeste denbora zuekin, Felipe, eta ez nauzu ezagutzen? Ni ikusten nauenak Aita ere ikusten du. Nola diozu: «Erakuts iezaguzu Aita?»
14,9 Aita ikustea, Jesus ikustea 12,45; Kol 1,15; Heb 1,3.
10 Ez al duzu sinesten ni Aitarekin bat eginda nagoela eta Aita nirekin? Nik irakatsi dizuedana ez dizuet neure kabuz irakatsi. Niregan bizi den Aita da bere salbamen-egintza burutzen ari dena.
14,10 Jesusen irakaspena Aitarena 7,16+. // Aita Jesusekin bat eginda eta Jesus Aitarekin 10,30+.
11 Sinets iezadazue: ni Aitarekin bat eginda nago eta Aita nirekin. Besterik ez bada, sinetsi egiten ditudan egintzengatik.
14,11 egintzengatik sinetsi 10,37-38.
12 Bene-benetan diotsuet: Niregan sinesten duenak nik egiten ditudan egintzak eginen ditu berak ere, eta are handiagoak, ni Aitarengana bainoa.
14,12 Jesus Aitarengana doa 7,33; 13,1; 14,28; 16,28; 20,17.
13 Nire izenean eska dezazuen guztia emango dizuet, Aitaren aintza Semearen bidez azal dadin.
14,13 guztia emango dizuet 15,16; 16,23; Mt 21,22; Mk 11,24; 1 J 5,14-15. // Aitaren aintza Semearen bidez azaldu 13,31-32; 17,1.
14 Nire izenean eskatuko duzuen guztia emango dizuet nik.