Joan 13,1-15
Joan: | Sarrera123456789101112131415161718192021 |
JESUSEN NEKALDIA ETA PIZTUERA (13,1–20,31) Jesus bere ikasleen oinak garbitzen 131 Pazko-jaia gainean zen. Jesusek bazekien mundu hau utzi eta Aitarengana joateko ordua iritsi zitzaiona. Munduan ziren beretarrak beti maite izan zituelarik, azkenean bete-betean maitatu zituen. 13,1 Jesusen ordua 2,4+. // mundutik Aitarengana 14,12+. // Jesusek beretarrak maite 13,34; 15,9.12. 2-3 Deabruak Simon Iskarioteren seme Judasi sartua zion buruan Jesus saltzeko asmoa. Jesusek bazekien dena bere esku jarri ziola Aitak, eta Jainkoarengandik etorria zela eta Jainkoarengana zihoala. Afaltzen ari zela, 13,2-3 Judas Iskariote 12,4; 13,26; 18,2; Mt 10,4; Lk 22,3; Eg 1,25. // guztia Semearen esku 3,35+. // Jainkoarengandik eta Jainkoarengana 8,14+. 4 mahaitik jaiki, soingainekoa erantzi eta, eskuzapia harturik, gerrian lotu zuen.5 Ondoren, ura konketara bota eta ikasleei oinak garbitzen hasi zen, eta gerrian zuen eskuzapiaz lehortzen. 13,5 oinak garbitu 12,3; Lk 7,44. 6 Simon Pedrorengana iritsi zenean, honek esan zion: –Jauna, zuk niri oinak garbitu? 7 Jesusek erantzun zion: –Ni egiten ari naizena zuk ez duzu orain ulertzen, geroago ulertuko duzu. 8 Pedrok, berriro: –Zuk ez didazu sekula niri oinik garbituko. Jesusek erantzun: –Garbitzen ez bazaitut, ez duzu nirekin zerikusirik izango. 9 Simon Pedrok esan zion: –Jauna, orduan, oinak ez ezik, eskuak eta burua ere bai. 10 Jesusek erantzun: –Bainatu denak ez du garbitu beharrik 13,10 garbitu beharrik: Eskuizkribu gehienek oinak baizik eransten dute. , erabat garbi baitago, eta zuek garbi zaudete, baina ez denok. 13,10 garbi zaudete 15,3. 11 Izan ere, bazekien zeinek salduko zuen; horregatik esan zuen: «Ez zaudete denok garbi». 13,11 bazekien zeinek salduko 6,64.70-71. 12 Oinak garbitu zizkienean, soingainekoa jantzi, berriro mahaian eseri eta esan zien: «Ulertzen duzue egin dizuedana?13 Zuek Maisu eta Jauna deitzen didazue, eta arrazoi duzue, halaxe bainaiz.
13,13 Maisu Mt 23,8. 14 Beraz, nik, Jauna eta Maisua naizen honek, zuei oinak garbitu badizkizuet, zuek ere garbitu oinak elkarri. 13,14 elkarri oinak garbitu 1 Tm 5,10. 15 Ikasbide eman dizuet, zuek ere, nik zuekin bezalaxe, joka dezazuen. 13,15 Ikasbide eman Flp 2,5; 1 P 2,21. |