Hona hemen zer partekatu nahi dugun zuekin:

  • uste bat
    —gizakiak bere alderdi espirituala berreskuratu beharra dauka—,
  • eta intuizio bat
    —espiritualtasun frantziskotarrak Ebanjelioaren funtsezkoenaren intuizio gisa, ekarririk egin dezake nora ezean gabiltzan sasoi honetan

Asis Sarearen hileroko otoitzaldira parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Hileko azken ostegunetan 19,30ean ospatzen da.

Otoitzaldirako herriak eta lekuak

 

Hilabete honetako gutuna: 102. gutuna

2017ko apirila  102. zenbakia

2. printzipioa. Eguneroko bizimodua: barnerantz, umiltasuna

Bigarren printzipioan Jainkoak barnera begira jartzen gaitu. Berak ukitu gaituelako eta dagoeneko gure barnean sumatzen dugulako. Eta barnean konturatzen gara zeinen kaskar garen eta zeinen baldar. Baina aldi berean Jainkoak bere egiten gaituen neurrian zer nolako indar eta bizipozez betetzen gaituen! “Nigan sinesten duenari betiko bizia darion iturburu bihurtuko baitzaio barrua.”

Sakatu hemen, Asisko gutuna e-mailez jasotzeko ( ).


Gutunen biltegia

Asisko Frantzisko eta Klara bizi izan ziren lekuak gogoeta eta otoitz eginez ezagutzea eskaintzen dizugu.
Bilaketa, atsedena... edo beste era bateko nekea bizitzeko aukera izan dezakezu.
ASISERA GOAZ 2017ko UZTAILAREN 1etik 8ra.
Interesa baduzu, esaguzu:
615-785328
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Eguneko Ebanjelioa

Jn 20,19-31

Jesus ikasleei agertu
19 Asteko lehen egun hartan bertan, arratsean, ikasleak etxe batean bildurik zeuden; judu-agintarien beldurrez, ateak itxirik zeuzkaten. Sartu zen Jesus eta, erdian jarririk, agurtu zituen esanez: «Bakea zuei».
20,19 Asteko lehen egunean 20,1+. // judu-agintarien beldurrez 7,13+. // ateak itxirik 20,26.
20 Gero, eskuak eta saihetsa
20,20 eskuak eta saihetsa: Hau da, gurutziltzatzearen eta lantzaren zauriaren aztarnak erakusten dizkie, hila izan zena eta orain agertzen zaiena bat bera dela adieraziz.
erakutsi zizkien. Pozez bete ziren ikasleak Jauna ikustean.
20,20 eskuak eta saihetsa 19,34; 20,25.27. // Pozez bete ziren 15,11+.
21 Jesusek berriro esan zien: «Bakea zuei. Aitak ni bidali nauen bezala, nik zuek bidaltzen zaituztet».
20,21 Aitak ni bidali nauen bezala 17,18.
22 Eta haien gainera arnasa botaz, esan zien: «Hartzazue Espiritu Santua. 23 Zuek bekatuak barkatzen dizkiezuenei barkatu egingo dizkie Jainkoak ere; zuek barkamena ukatzen diezuenei, ukatu egingo die».
20,23 bekatuak barkatu, barkamena ukatu Mt 16,19; 18,18.
Jesus eta Tomas
24 Tomas, Hamabietako bat, Bikia zeritzana, ez zegoen haiekin Jesus etorri zenean.
20,24 Tomas, Bikia zeritzana 11,16; 21,2.
25 Elkartu zirenean, beste ikasleek esan zioten:
-Jauna ikusi dugu.
Tomasek erantzun zien:
-Haren eskuetan iltzeen seinalea ikusten ez badut, eta nire atzamarra iltze-zuloetan eta nire eskua haren saihets-zuloan sartzen ez badut, ez dut inola ere sinetsiko.
20,25 eskuak eta saihetsa 20,20+.
26 Zortzi egunen buruan, etxean zeuden berriro ikasleak, eta Tomas ere bertan zen. Ateak itxirik zeuden arren, sartu zen Jesus eta, erdian jarririk, agurtu zituen esanez: «Bakea zuei».
20,26 Ateak itxirik 20,19.
27 Gero, esan zion Tomasi:
-Ekarri atzamarra eta aztertu nire eskuak; ekarri eskua eta sartu nire saihets-zuloan. Eta ez izan sinesgogor, sinestedun baizik.
28 Tomasek erantzun zion:
-Ene Jauna eta ene Jainkoa!
29 Jesusek esan zion:
-Ikusi nauzulako sinetsi al duzu? Zorionekoak ikusi gabe sinesten dutenak.
20,29 ikusi gabe sinetsi 1 P 1,8.
Ebanjelioaren helburua
30 Mirarizko beste seinale asko egin zituen Jesusek bere ikasleen aurrean, liburu honetan idatzirik ez daudenak.
20,30 beste seinale asko 2,11+.
31 Hemen kontatuak Jesus Mesias eta Jainkoaren Semea dela sinets dezazuen idatzi dira eta, sinetsiz, betiko bizia izan dezazuen hari esker.
20,31 seinaleak eta sinesmena 2,23+. // sinesmena eta betiko bizia 3,15+.