Joan 20,19-23

Joan:Sarrera123456789101112131415161718192021

Jesus ikasleei agertu
19 Asteko lehen egun hartan bertan, arratsean, ikasleak etxe batean bildurik zeuden; judu-agintarien beldurrez, ateak itxirik zeuzkaten. Sartu zen Jesus eta, erdian jarririk, agurtu zituen esanez: «Bakea zuei».
20,19 Asteko lehen egunean 20,1+. // judu-agintarien beldurrez 7,13+. // ateak itxirik 20,26.
20 Gero, eskuak eta saihetsa
20,20 eskuak eta saihetsa: Hau da, gurutziltzatzearen eta lantzaren zauriaren aztarnak erakusten dizkie, hila izan zena eta orain agertzen zaiena bat bera dela adieraziz.
erakutsi zizkien. Pozez bete ziren ikasleak Jauna ikustean.
20,20 eskuak eta saihetsa 19,34; 20,25.27. // Pozez bete ziren 15,11+.
21 Jesusek berriro esan zien: «Bakea zuei. Aitak ni bidali nauen bezala, nik zuek bidaltzen zaituztet».
20,21 Aitak ni bidali nauen bezala 17,18.
22 Eta haien gainera arnasa botaz, esan zien: «Hartzazue Espiritu Santua.23 Zuek bekatuak barkatzen dizkiezuenei barkatu egingo dizkie Jainkoak ere; zuek barkamena ukatzen diezuenei, ukatu egingo die».
20,23 bekatuak barkatu, barkamena ukatu Mt 16,19; 18,18.